Titanium Antibirusa 2004k automatikoki eguneratzen du birusak identifikatzeko fitxategia, bai eta antibirus osoa ere. Izan ere, antibirusak eguneratuta egon behar du egunero sortzen diren birus eta mehatxu berrien aurka babestuta egon zaitezen. Titanium Antibirusa 2004 bere kasa eguneratzen da (Interneterako konexioa detektatzen duenean), eta eskuz eguneratzeko aukera ere ematen dizu. Beti egongo zara babestuta.

Eguneratzeek bete beharreko ezaugarriak zehaztu nahi badituzu, sakatu Eguneratzeak konfiguratu botoia. Ondoren, adierazi eguneratzeak automatikoki egin behar diren, eguneratze automatikoen berri ematea nahi duzun, bai eta eguneratzeak egiteko beharrezkoak diren Erabiltzaile-izena eta Pasahitza ere.

Eguneratzen hasi nahi baduzu, sakatu Antibirusa eguneratu, orain! aukera eta, beharrezkoa bada, une horretan bertan eguneratuko da.

Eguneratze automatikoak aktibatuta badaude eta Titanium Antibirusa 2004k Interneterako konexioa ezarrita dagoela detektatzen badu, eguneratzeak une horretan bertan egingo dira.